






Eiheralarre herri ttipiaren erdian, etxe hunek lasaitasuna segurtatzen dautzue. Errobiaren azantz goxoak eta inguruetako ardiek baizik ez dute lasaitasun hori trabatzen.
Donibane Garazitik 3 kilometra baino guttiagotan, hotela abiagune bikaina izanen da Euskal Herriaren ezagutza egiteko, kostaldea, eta bakarrik 11 kilometrotan den Hego Euskal Herria (Nafarroa).